XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Osaba Ambrosio maipuruko izateari lartxo eritxita atzeratu dala esan dautset.

- Orduan maipurutik kendu egingo dabe.

- Pzzzzz!.

- Eta agurea amurruz gora-gora asi baledi?.

- Teteren negar-malkotxo batek laster ibituko dautso amurru ori.

- Gizonak zerbait zarela uste dozue gero! Ai andren burua! Non zara?.

Jauntxoak bazkide-artean egotalditxo bat egindakoan, loben etsera eldu zanean, nebarrebok Mungialdeko aukeraldia ao-minean ebela idoro ebazan.

- Kaixio, osaba! Ederto artu nabe, ezer yazo ezpailitzan.

Dirua emon dautset eta tutti contenti.

- Ordain-agiria emon izango dauek.

- Ordain-agiria! Atxak dantzuela itz ori.

Onelango arazoetan orrelango gauzarik ezta bear izaten.

- Hmmm! - iru edo lau bidar murrusa egin eban agureak.

- Gure Subururi esetsi-egitamua erakusten niarduan, berori ona sartu dakunean.

Ea berorrek zer deritxon.

Mungialdean dogun areriorik bildurgarriena Begi sendalaria eida.

Onen lanak indargatu ta ezereztu gura badoguz, bidali dagiogun aurkaritzat gure Perico Viñas.

Sendalaria da, barritsua da ta ganera abenduko eulia baizen lotsa gitxikoa.

Sartuko litzate, sartu!.

- Eta Perikori saria nok emon? Maipurukoak?.

- Ez, Comitearen diruti emongo dako.

Milla bat erreal ileko emonezkero, pozik a; batez be Tetek ori gura dabela baleki.

- Ez gero, Tomas, beste bein zuen Viñas orren izena ta nirea batera aitatu.

Olgetan be eztira gauza batzuk minean artu bear.

Agur, osabatxo.

Uruna eralgiten asi zarenezkero, ekin arloari arik eta ogia eginarte.

- Niri be zerbait esan gero.

Ala ni eznaiz agur-duin?.

- Egur-duin, bai, egur-duin.

- Tamala da, Tomas, gure neskato eder au gizon ez izatea - zirautsan osabeak biak bietara gelditu ziranean.

El Rásimoko jauntxo guztiak sakelean, yostailu batzuk lez sartuko leukez Tetek.

Orren burua ta biotza ta yasa ta adorea ta ganorea ta igurdizia!.